XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gose diranak ongiz asetzen ditu ta aberatsak utsik bidaltzen.

Bere gain artu du Israel bere mirabea, ta gogoan du beti-betiko (gure asabei itzeman zienez).

Abraham-en ta bere ondokoen alderako bere errukia.

Maria iru illabete bezelatsu egon zan arekin ta gero bere etxera itzuli zan.

5- Yoan Sanduaren yaiotza Luc 1 57 80.

Elisabet-i etorri zitzaion garaia, ta seme bat yaio zuen.

Bere auzo ta aideak entzun zuten, Yainkoak erruki aundi ori erakutsi ziola ta poztu ziran arekin batean.

Zortzigarren egunean etorri ziran aurra billebaitzera (1) Israeldar mutilki guziai yaio ta zortzigarren egunean egiten zitzaien zeremonia mingarri bat zan,(...).